HASIERA - encuentrosurbanismo

KALEA ere NAGUSIA da
Pertsona nagusiekin atseginak diren hiri, herri eta auzoen alde

KALEA ere NAGUSIA da
Pertsona nagusiekin atseginak diren hiri, herri eta auzoen alde

KALEA ere NAGUSIA da
Pertsona nagusiekin atseginak diren hiri, herri eta auzoen alde
Nafarroan, Nafarroako Estatistika Institutuaren datuen arabera, biztanleriaren % 20 inguruk 64 urtetik goiti ditu, eta % 6 dira 80 urtetik goitikoak. Piramide demografikoa alderantziz dago, eta gizartea zahartzen ari da; beharrezkoa da hiri-diseinuaren kontzeptuei buruz gogoeta egitea eta arreta horretan paratzea, zahartzeak dakartzan beharrei erantzunen dieten hiri, herri eta auzoak diseinatzeko.
Horregatik, eta gure herriak, auzoak eta hiriak adineko pertsonendako gero eta toki egokiagoak izan daitezen, Lurralde Antolamenduko Zuzendaritza Nagusiak Hirigintzako Topaketa hau egitea proposatu du, KALEA ere NAGUSIA da izenburupean, heldu den irailean Lizarran adinekoak, zaintzaileak, elkarteak, udalak eta teknikari espezializatuak bildu eta gogoeta egin dezaten.
Kalea nagusia da. Nola bizi dira pertsona nagusiak Lizarran
2022ko Irailaren 28an ospatu egin ziren Hirigintza topaketen aurretik egindako bideoa dugu hau, non Lizarratik paseatzen bertan bizi diren pertsona nagusien iritzia jaso genuen bere egunerokotasunean.