Hizlariak

Julia Díez


Epidemiologian eta Osasun Publikoan doktorea. Gaur egun doktoretza ondoko ikertzaile gisa lan egiten dut Alcalako Unibertsitatean, Osasun Publikoaren eta Epidemiologiaren Ikerketa Taldean.

Talde horretatik “HEART HEALTHY HOODS” proiektu europarra gauzatu dugu, hiri-inguruneak osasun kardiobaskularrean duen eragina aztertzen zuen proiektua. Hiri-inguruneetako osasun-arloko gizarte-desberdintasunak aztertzen ditut, eta, bereziki, hirietako elikadura-inguruneak pertsonen osasunean duen eragina. 

José Fariña Tojo 


Arkitekto doktorea, Zuzenbidean lizentziaduna, IEALeko hirigintzako teknikaria eta masterduna enpresen Antolaketan. Unibertsitateko katedraduna. 2018ko uztailetik Madrilgo Unibertsitate Politeknikoko irakasle emeritua da. Espainian, Italian, Frantzian eta Latinoamerikako hainbat herrialdetan graduondoko ikastaro ugari eman ditu. ‘Urban’ aldizkariko zuzendaria izan zen eta gaur egun Ci[ur]-ekoa da.  Europar Batasuneko Sustapen Ministerioko, FEMPeko eta Working Group on Urban Design for Sustainability-ko jardunbide egokietan aditua da. AENORen AEN CTN-041 Normalizazio Batzorde Teknikoko Eraikuntza Iraunkorrari buruzko Lantaldekoa ere bada. Hirigintzako eta ondare historikoa, natura-ingurunea eta paisaia-ondarea babesteko plan ugari landu ditu, baita hiri-ondareari eta natura-inguruneari buruzko katalogoak ere. SODETEGeko proiektuaren buru (Societé d'études techniques et d'entreprises generales) eta OTAPLAN SAko zuzendari kudeatzailea ere izan da.

Núria Oliver

Hirigintza-plangintzan eta hirigintza-kudeaketan eskarmentu handia duen arkitektoa. Vic-eko Hirigintza Antolamenduko Udal Plana (HAUP) idatzi zuen taldean (Kataluniako Hirigintza Saria 2020) eta Manresako HAUPa idatzi zuen taldean parte hartu zuen.

Halaber, Bartzelonako Diputazioarekin eta Vic-eko Unibertsitatearekin lankidetzan jardun zuen gida idazten, osasun-ikuspegia hirigintza-plangintzan txertatzeko. Gaur egun, Vic-eko Udaleko plangintza-arloko teknikaria da. Bertan, hiriko hirigintza-plangintza garatzeaz gain, HAUPean aurreikusitako jarduerek osasunean duten eragina ebaluatzen du, eta URBACT Europako programaren "Healthy Cities Project" izeneko proiektuan laguntzen du (Europako 9 hiriren baterako proiektua, Vic buru duena).